XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ingelera. iz. (*1916, 1930; ingalera *1902; cf. ingelandera 1911). G. g. er. Ingelesa (hizkuntza).

Ingeleratik itzulia.

ingeles. izlag. eta iz. (1813, ingles ~1800; angeles 1853; angles ~1620) 1. Ingalaterrakoa (eta hed. Britainia Handikoa), Ingalaterrari dagokiona.

Ingeles herria.

Ingeles monarkia, inperioa.

Ingeles idazlea.

iz. Ingalaterrako biztanlea.

Ameriketara joan ziren ingelesak.

Ingelesen aurkako guda.

2. iz. Germaniar hizkuntza, batez ere Ingalaterran.

Estatu Batuetan eta antzinako ingeles inperioaren lurraldeetan mintzatzen dena.

Estatu Batuetako ingelesa.

Ingelesez mintzatu.

Ingelesetik hartutako hitza.

Ingelesez idatzia.

Ingelesezko lehen Biblia.

Ingelesezko indiar literatura.

ingelestu, ingeles edo ingelestu, ingelesten. da-du ad. (1930). Ingeles bihurtu, ingeles ohiturak eta berezk. hizkuntza hartu edo harrarazi.

Irlandako baserritarrak ingelestu nahian.

ingeleste, ingelestu ad.-aren aditz izena. //

iz. (1961). Kanpotar zapalketaren denboran baino ingeleste sakonagoa gertatzen ari dela orain Irlandan.

ingeniari. iz. (1977). Mota guztietako makinak edo ibilgailuak, zubiak edo bideak, industria tresneria etab. marrazteko, eraikitzeko edo mantentzeko zientzia eta teknika heziketa hartu duen pertsona.

Ik. injinero, inginadore.

Ingeniari Eskola.

ingi. iz. (*1897, 1909). G. er. Papera.

Ingi batean idatzia.

Ingi orria.

Diru ingia: diru papera.

inginadore. iz. (1858). Batez ere ipar. Ingeniaria.

Industria Inginadoreen Elkargoa.

ingira. iz (1893). Bizk. (G. er.). Zerbait gaizki egin ote delako kezka.

Gogoa ingiraz beterik.

Janariren bat kaltegarria-edo gerta daitekeelako, hartzeko kezka.

ingiratu. Ik. inguratu.

ingoski. iz. (1897). G. er. Orrialdea.

ingresatu. [esp.] Ik. ospitaleratu.

ingude. iz (1643). Burdina altzairuzko masa, oinarri baten gainean finkatzen dena eta burdina eta metalak lantzeko erabiltzen dena.

Sutegia eta ingudea.

Burdina ingudean jo.

Errementariaren mailuak ingudea gogortzen duen bezala.

Sega ingudean pikatu.

inguma. iz. (1664). 1. Batez ere ipar. (G. er.). Lo dagoenari erasotzen dion iratxoa; amesgaiztoa.

Iratxoa, mamua.

2. (*1745, 1808). Tximeleta, pinpirina.

Harrigarria aurkitzen den har bat inguma bihurtzea.

ingurabide. (*1977; ingurubide 1977). Hiri bat inguratzen duen errepidea.

Ik. saihesbide.

Aguraingo ingurabidean.

inguraldi. iz. (1782). Inguratzea, zerbait inguratzen den aldi bakoitza.

ingurarazi, inguraraz, ingurarazten. du ad. (1951; ingura-erazi 1976). Inguratzera behartu.

inguratu, ingura, inguratzen. da eta du ad. (1571; ingiratu *1562, 1737). 1. du ad. Zerbait beste zerbaiten ingurune osoan gertatu edo ezarri; zerbaitek beste zerbaiten ingurune osoa hartu.

Ik. gerrikatu.

Alde guztietatik hesiz inguratua.

Urak inguratzen dituen lurralde ezkutuak.

Huntzak inguratzen du zuhaitza, besarkatzen du, edoskitzen du.

Hiria inguratzen duten harresietan.

Inguratu ninduten etsaiek erleek bezala.

Aurretik mutila, artaldeek atzetik inguratzen zutelarik.

Zein gogorazio saminak inguratzen duten bekatariaren bihotza hilbeharra datorkionean!

Hiru hilabetez karlistek Bilbo estu inguratu zuten.

Ik. setiatu.

Argiz eta aintzaz inguratua.

2. du ad. Lur eremu baten, mendi baten... alde batetik bestera, haren ertzetik edo albotik joan.

Inguratuz baitzen ezin iragan daitekeen mendi zorrotza.

Mundua Elkanok inguratu zuen.

Lurralde edo eremu batean zehar ibili.

Nire bidaldietan Ipar Afrikako herri guztiak inguratu ditut.

Itzuli ederra egungoa: 357 kilometro inguratu ditugu.

3. da-du ad. (1571). Bildu (hirugarren adieran).

Jauna zela entzun zuenean Petiri bere soinekoaz inguratu zen, zeren biluzik baitzen.

Juditek Holoferneren burua oihal batean inguratu zuen.

4. du ad. Lortu, eskuratu.

Dirua inguratzeko lanbidea ere egokia asmatu zuen.

5. da ad. Hurbildu, alboratu.

Bakean gaudenak nahastera gizatxar bat inguratu zaigu.

Ontzia lehorrera inguratu zenean.

Bart ametsetan amona xahar bat inguratu da nigana.

inguratzaile. izond. eta iz. Inguratzen duena.

inguratze, inguratu ad.-aren aditz izena.

ingurina. iz. (1823). Ipar. Ingurua, ingurunea.

Ingurina guztia etsaiez betea.

Eta ingurinan, zer kausitzen dute?

ingurrazti iz. (*1807, 1919). G. g. er. Paperezko orri josiz osatutako liburu modukoa.

Ik. koaderno, kaier.

Gauza horiek ingurrazti batean idazten zituen.

ingurti. iz. (1897). G. er. Liburuxka.

ingurebaki, ingurebakitzen. du ad. (1589). Ipar. (G. er.) Erdaindu.

inguru. iz. eta adlag. (1571).

A. iz. (1571). 1. Zerbaiten ondoko aldea eta berezk. (sing. edo pl.) hurbileko edo (dena, guztia, osoa edo kidekoekin) inguruneko alderdien multzoa.

Ik. ingurune; barano.

Inguru hauetako basoetan.

Bi hilabete igaro zituen inguru haietan.

Esan diote inguru honetara etorria dela.

Haren usain gozoak inguru guztia urrindu zuen.

Inguru hartako herrietakoak.

Ontziaren inguru guztian ur handia.

Herri inguru denak ilun.

Urola inguru ederretan.

(Leku atzizkiez; erabileraz ik. aurre.).

Hiriaren inguruan bizi zirenak.

Haritz zaharraren inguruan.

Bere herriko ibaiaren inguruan aurkitu zuten.

Apaizaren etxe ingurura heldu zirenean.

Aztarritz jauregia Azkaine inguruan.

Gipuzkoan eta Gipuzkoa inguruan.

Badugu nora begiratu gure inguruan eta geure baitan bertan.

Hor inguruan dabiltza.

Ingurura begiratu zuen.

Inguruan dugun mundu urrikigabe honetan.

Luzaide bere karrika labur eta eliza inguruko etxe multzoarekin.

Etxe inguruko bazterrak arakatzen.

Inguruko baserrietan.

Donostia eta (Donostia) inguruetako neska-mutilak.

Parisko inguruetatik alde egiteko betiko.

Inguruko eta ez hain inguruko hizkuntzak.

(Denborazko hitzez).

Hamabi eta erdiak inguru horretan heldu ziren.

Gabon inguru honetan hala ere, mina biziago egiten zaio.

Gutxienez Bazko inguruetan.

Arrats inguruko orduetan.

2. Ingurunea.

Gipuzkoako inguru guztia da hogeita hamairu legoa gutxi gorabehera.

Hiriaren inguruak badu bi orduren bidea.

Bira, itzulia.

Barnetik egin zuten elizaren ingurua.

Gerrari guztiak armak hartu eta eman behar diote inguru bat herriari.

Gerrikoari beste inguru bat emanik.

Hori jakiteko aski duzu inguru bat egitea Alpe haizetsuetara.

Toki batetik beste batera, zuzena baino luzeagoa den bide batetik joatea.

Ik. itzulinguru.

Inor ohar ez zedin, inguru bat eginez isilka sartzen nintzen etxean.

Bideak, inguru handi bat eginez, ordokiaren erditsutik aldean beste garamatza.

3. Zenbaki batek mugatzen duen izen sintagma bati dagokiola, kopuru hori gutxi gorabeherakoa dela adierazteko.

(Inguru artikulurik gabe).

Orain dela hogeita hamar urte inguru joan zen hara.

Ordu bete inguru igaro da.

Berrogei urte inguru ditu.

Bi metro inguru baditu bederen.

Gutxienez baziren han hirurehun gizon inguru.

(Orduei buruz).

Arratsaldeko sei eta erdiak inguru ziren.

Ipar. (Izen sintagma artikulurik gabe -(r)en atzizkia hartzen duela, eta inguru artikuluaz).

Laurogei urteren ingurua zuen.

Duela mende baten ingurua.

Eta jan zutenak ziren bost mila gizonen ingurua.

Hiru orenen ingurua utzi behar da egosten.

Zortzi metroren ingurua.

Ehun liberaren ingurua balio duena.

Berrogei urte inguruko gizon gordina.

Bi ordu inguruko hizketaldia.

Alaba bakarra zuen, hamabi urte(ren) ingurukoa.

Bazekizkien baso guztietako bideak eta bost ordu bide inguruko harkaitzulo eta aterpe guztiak.

// (Noiz-i erantzunez, inguruan forman).

1750 inguruan gertatua.

Lehen mendeko 64 urte inguruan idatzia.

Mila berrehun eta hamabigarren urte inguruan.

Bazkaria eguerdi inguruan.

Arratsaldeko zazpi eta erdiak inguruan.

Hamar orenen inguruan (ipar.): hamarrak inguruan.

B. adlag. (1571). G. g. er. Inguruan ingurura.

Inguru begiratu zuen.

Lehoi bat bezala zuen inguru dabila, zein irents dezakeen bila.

Ez dabiltza haiek eguzkiaren inguru.

Hamasei ehun eta berrogeita hiru, urte oroitzekoa Baiona inguru.

ingurubira. iz. (1962). Zerbaiten inguruko bira, itzulia.

ingurugiro iz. (1955). Izaki bizidunen garapen eta jardunean eragina duten giro egoera edo zertzeladak.

inguruka. nola adlag. (1643). 1. Inguruan biraka.

Etxeari inguruka.

Etsaia alferrik dabil lehoia bezala inguruka, ustez zerbait hartuko duela.

// Itzulinguruka.

Zuzenean ausartzen ez, eta inguruka hasi nintzen mintzatzen.

2. iz. (~1760). G. er. Itzulingurua.

ingurumari. iz. (1862; ingurumai 1847). Ingurua, ingurunea.

Jerusalemen eta ingurumari guztian.

Arazoaren ingurumariak zabalkiago eta zehazkiago aztertzeko.

Bere ingurumarian azaltzen zaizkion izakiak ez ditu menderatzen.

Ingurumarira begiratu.

Herriko eta ingurumariko etxeetan.

// Itzulingurua.

inguru-minguru. iz. (*XIX b. 1956; cf. ingura-mingura 1782). 1. Ingurua, itzulia.

Euli baten inguru-minguruak.

Sutondoaren inguru-minguruan bilduta.

// Itzulingurua.

2 nola adlag. Inguruka.

Inguru-minguru dantzan.

ingurune. iz (1571). 1. Ingurua, eta batez ere zerbaiten inguru guztia; berezk. zerbait mugatzen duten puntu guztien multzoa.

Ik. ingurumari.

Hiriaren ingurune guztian.

Hutsa besterik ez dugu aurkitzen gure ingurunean.

Bagoaz jartzera mahai zabal baten ingurunera.

Ingurune biribileko enparantza.

Bi metro eta erdiko ingurunea du enborrak.

// Zerbait inguratzen duten zertzeladak.

Eleberriaren gizarte ingurunea.

2. Hamar urteren ingurunea (ipar.; zah.): hamar urteren ingurua, hamar urte inguru.

ingurutu. Ik inguratu.

ingurutxo. iz. (1931). Euskal dantza baten izena.

Leizako ingurutxoa.

injekzio. iz. (*1977; inyezio [1961]). [nart.]. 1. Send. Xiringa baten bidez, sendagaia gorputzean barneratzea.

2. Tekn. Isurkari bat sakaduraz barneratzea.

Injekzio motorra.